Hartu eizue nire agurra eta ondo etorria web orri honetaraino heldu zarien guztiok, lehenengoz sartzen zarienok zein sarritan bisitetan gaituzuenok.
Gure udalerria ezagutzen ez dozuenoi konbita egiten deutsuet orri honeetatik paseo birtual bat egin daizuen. Web orri honen bitartez, gure herriaren gaineko zertzelada batzuk emon gura izan doguz. Ajangiztarrek belaunaldiz belaunaldi eta errespetu osoz moldatu daben ingurua dogu hau. Dana hartu dabe lur honetatik ajangiztarrek, baina, aldi berean, euren ahalegin eta dedikazino guztia eskaini deutsie inguru honi.
Ajangiz ezagutzen dozuenontzat eta, batez be, gure udalerrian bizi zarienontzat, udalaren orri hau informazino eta alkar trukerako baliabide erabilgarria izatea gurako neuke, Udalaren eta Ajangizeko bizilagunen hartuemonak diran baino estuagoak izan daitezan.
Koldo Carbonell Oihartzabal
Ajangizeko alkatea