Ibilbidearen hasiera Maier enpresearen ondoan dago; hortik hasita, Argana ingurutik igongo dogu Mendieta auzunera heldu arte. Ibilbideak Oka errekearen ibarraren ikuspegi ederra eskaintzen dau, zelai eta baso gaztez beteta. Mendieta auzunearen erdigunea Jaunaren Igokundearen eleizeak, Udaletxeak eta Herriko Tabernak osotzen dabe. Danak dira Pedro de Balaunzaran arkitektoarenak, 1851koak. Eleizatik Gernikara doan bidea hartuko dogu, Obieta ingurura heldu arte. Bertan, Burgoganarainoko (184 metro) igoera hasiko dogu. Burgogana da herriko tontorrik altuena. Leku horretatik eskualdeko barrualdearen ikuspegi zoragarria daukagu.
