Legezko Oharra
Uztailaren 11ko 34/2002 Informazio eta Merkataritza Gizartearen Zerbitzu Legeak araututakoaren araberako informazio orokorra.
AJANGIZKO Udalak adierazten du:
1. Izendapen soziala: AJANGIZKO Udala
2. Helbide soziala: Mendieta auzoa z/g, 48320 AJANGIZ (Bizkaia)
3. IFZ: P4812700E
4. Telefonoa: 94.625.19.13
5. Fax zbkia.: 94.625.64.99
6. www.Ajangiz.net AJANGIZKO Udalaren interneteko eremua da
7. Datu Pertsonalen babeserako 15/1999 Lege Organikoak eta bere garapenerako araudiak jasotakoarekin bat, AJANGIZKO Udalak erabiltzaileek ematen dituzten datuen segurtasun eta kofidentzialtasuna bermatzen du.
8. Korreo elektronikoa: idazkaria.ajangiz@bizkaia.org
www.Ajangiz.net erabiltzeko baldintza eta arauak
Web orrialdean dagoen edukina AJANGIZKO Udalak egin du.
www.Ajangiz.net eremuaren bitartez, Udalak udalerria eta inguruari buruzko interese orokorreko informazioa eskaintzen du, eta bereziki udal antolaketa eta tramite jakin batzuei buruzkoa. Herritarrei eta publiko orokorrari udalak eskaintzen dituen ekintzen berri, udalari buruzko infromazioa eta aplikagarri zaien legediaren berri emante die. Horrez gain, eremuak udala eta herritarren arteko (interauten arteko) interakzio-bide modura ere bere funtzioa betetzen du.
Eskaintzen den informazioa argitaralpen momentuan indarrean dagoena da eta informazio horrekiko eskubide guztiak babestuak daude. Ez da onartzen web orriaren eta bere edukinen aldaketarik egiterik. AJANGIZKO Udalak edozein unetan eta aurre abisurik gabe www.Ajangiz.net eremuan dagoen informazioa, eremuaren konfigurazio edo aurkezspena edo aplikatiboak aldatu, ezabatu edo eguneratzeko eskubidea dauka. Aldaketa hauek erabiltzailearentzat web orrian eskuragarri dauden momentutik aurrera izango dute eragina.
Hau guztia kontutan hartuta, edukinean izan daitezkeen aldaketak direla eta web orrian egiten diren kontsultak aldiro egitea aholkatzen da.
AJANGIZKO Udalak informazioa ziur eta zehatza izan dadin ahalegin guztiak egiten ditu eta informazio hori ahal den neurrian eguneratua mantentzen saiatzen da, akatsak ekidituz eta ikusten dituenean ahalik eta lasterren zuzenduz. Hala ere, AJANGIZKO Udalak ezin du akatsik ez dagoela eta informazioaren edukina une oro eguneratua dagoenik ziurtatu.
www.Ajangiz.net eremura sarrera eta bertan dagoen informazioaren erabilera erabiltzailearen erantzunkizunekoak dira. AJANGIZKO Udala ez da hirugarren perstonek eremuan dagoen informazioari ematen dioten erabileraren erantzule, erabiltzaileak zenbait dokumentu eta aplikatiboetarako ezarritako oharrak bete behar badituzte ere. AJANGIZKO Udala ez da ekintza horien ondorioz sortutako kalteen arduradun. Udalak ez du ziurtatzen sarrera etengo ez denik edo edukina edo sartu daitezkeen softwarek akatsik izango ez dutenik edo kalterik sortuko ez dutenik.
Edozein kontsulta edo indormazio eskaerari erantzunez, formulario zein beste bide baten bidez emandako informazioak izaera orientatibo eta informatibo hutsa dauka, eta erantzun horrek ez du inolako efekto juridiko lotezlerik izango eta ez da prozedura administratiboen ebazpenetarako lotezle izango, azken hauek aplikagarri zaien lege eta arauek jasotakoaren arabera ebatziko baitira.
Web orri honen bitartez ematen den informazio administratiboak ez du Egunkari eta Aldizkari Ofizialetan argitaratu behar diren dokumentuen argitalpena ordezkatzen, argitalpen horrek ematen baitu aipatu dokumentuen edukinaren fede.
www.Ajangiz.net eremuan hirugarren pertsonen web tokiekin loturak agertzen dira, batez ere erabiltzaileentzat interesgarri izan daitezkeela uste diren beste Administrazio publikoen web orriekin. AJANGIZKO Udala baina ez da web orri horietan edo beste lotura edo sistemen bitartez lortu daitezkeen web tokietan hirugarren pertsona fisiko edo juridikoek jarri dezaketen edukinaren, edukin horren zehaztasunaren ezta gaurkotasunaren erantzule ere. Era berean, AJANGIZKO Udala ez da beste eremu batzuetatik AJANGIZKO eremura egiten diren loturen erantzule ere.
www.Ajangiz.net ataria, bertako diseinu grafikoak eta informazio eta kodeak, beste titulartasun baten aipamen zehatza azaltzen ez baldin bada, AJANGIZKO Udalarenak dira eta jabetza intelektualaren legeak babesten ditu. Eremuan dagoen informazioaren baimenik gabeko erabilera eta AJANGIZKO Udalaren jabetza intelektual eta industrialarengan sortu daitezkeen kalteen aurrean AJANGIZKO Udalak dagozkion lege neurriak hartu ahal izango ditu.
Eremuak dituen edukinak erabiltzailearen terminalean jaso daitezke beti ere erabilera pribaturako baldin bada eta inolako merkatal helbururik gabe. Ezin izango da edukin hori ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, publikoki jakinerazi, laga edo eraldatu aurretik baimen zehatz eta espresua ez baldin badago.
Atari honeta sarrera eta bertan aurki daitekeen edukinaren erabileraren erantzule, erabiltzailea izango da.
AJANGIZKO Udalak web gune hau ziurtasun osoz funtzionatzea eta bere sorreraren oinarri izan zen helburua bete dezala espero du; horregatik mantentzen du bere eskura dituen baliabide guztiak aplikatuz, baina Udala ez da funtzionamendu horretan sortu daitezkeen disfuntzio edo anomalien erantzule egiten.
AJANGIZKO Udalak ez du ziurtatzen web orria eta serbidorea birusik gabe daudenik eta ez da web tokirako sarrerak sortu ditzakeen kalteen arduradun egiten, ezta web tokira sartu ezin izanarena ere.
Web toki honen erabilerak bertan jarritako baldintza eta arauen onarpena dakar.
Edozein azalpen, informazio, iradokizun, kexa, etab. Herritarren Harrerarako Udal Bulegotan aurkeztu daiteke.
Eremuaren bitartez jasotzen diren datu pertsonalei buruzko datuen erabilera Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak eta bestelako indarreango araudiak jasotakoaren arabera burutuko da. Erabiltzaileek emandako datuak kasu bakoitzean adierazten diren helbururetarako bakarrik erabiliko dira eta ez dira beste inori lagako, araudian azaltzen diren kasuetan izan ezik. Kasu hauetan aldiz aurretik datuak jasotzen diren unean interesdunari jakineraziko zaio, beti ere datuen babeserako araudiak jasotakoaren arabera.
Interesdunak sartze, zuzenketa, ezeztatze eta oposaketa eskubideak indarreango legediaren arabera gauzatu ahal izango ditu, behar bezala identifikatu ondoren, pertsonalki, korreoz, faxez edota korreo elektroniko bidez.
Datuen babesa
www.Ajangiz.net eremura sarrera anonimoki egiten da, baina baliteke tramitazio edo kudeaketa jakin bat eskatzen duten zenbait zerbitzutara sartzeko, zerbitzu hori eskaini ahal izateko nahita nahiezkoak diren datu pertsonalak eman behar izatea.
Datu hauek AJANGIZKO Udaleko fitxeroetan jasoko dira eta Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalei buruzko fitxeroak eta Datu Pertsonalen babeserako Euskadiko Agentzia sortzen duen otsailaren 25eko 2/2004 Eusko Legebiltzarreko Legeak eta gainerantzeko araudiak jasotakoaren arabera erabiliko dira.
Jasotako datuak interesdunaren aurrtiazko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoak jasotako kasuetan bakarrik lagako dira.
AJANGIZKO Udalaren fitxeroetan datu pertsonalak dituzten pertsonek sarrera, zuzenketa, ezeztatze eta oposaketa eskubideak, legeak jasotako eran gauzatu ahal izango dituzte, fitxero horren organu erantzulearen aurrean: AJANGIZKO Udala, Mendieta auzoa z/g 48320 AJANGIZ-Bizkaia.