Ajangizko Nekazaritza Ekologikoaren I. jardunaldiak
* Apirilak 30: "KONPOSTA: LURRETIK LURRERA" Hitzaldi -ikastaroa: Kepa Urionabarrenetxea konpostan adituaren eskutik konpostaren nondik norakoen azalpena eta adibide praktikoak. Arratsaldeko 7etan Kultur Etxean.
* Maiatzak 5-7: "NOSOTROS ALIMENTAMOS EL MUNDO" Bideoforuma: Elikadura, nekazaritza eta arrantza industrien inguruko bideo emanaldia eta hizketaldia Kultur Etxean. Orduak: Maiatzak 5, asteazkena,goizeko 10etan. Maiatzak 7, ostirala, arratsaldeko 7etan.
* Maiatzak 28: "BASERRITIK ZUKURA" Hitzaldi-Dastaketa: Aramaioko esperientzia. Sagarrondoak dituzten hainbat ekoizle elkartu eta sagar zumoa egiteko "entrepresa" sortu dute. Bertako baserritar baten eskutik. Arratsaldeko 7etan, Kultur Etxean.
* Ekainak 4-5: "LANDAREEN ZAINKETA EKOLOGIKOA" Hitzaldia: EHNE sindikatuko kide baten eskutik landareek behar dituzten zainketak modu ekologiko baten egiteko aholkuak. Kultur Etxean: ekainak 4, ostirala, arratsaldeko 7etan. Ekainak 5, larunbata, goizeko 10etan.
Izena emateko deitu Udaletxera, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etarik eguerdiko 14:30etara. Telegonoa: 94.625.19.13
Inauteriak 2010
* Otsailak 12, barikue. Eleizalden 18:00 Umeen dantzak. 19:15 Txokolatada. 20:30 Gazte eta helduen dantzak.
* Otsailak 14, domeka. Kanpantxun Mozorro originalarentzako saria (bi pertsonentzako afari bat) 17:00 Altxorraren bila. 18:00 Txoborro MAGOA. 19:00 Briska txapelketa. Sariak: 1. Bi pertsonentzako afari bat 2. Pernil hanka 3. Lau txakolin botila 4. Bi txakolin botila. Ondoren tostada jana.