Laburrak
AJANGIZKO JAIAK 2010
- Maiatzak 12, eguaztena. Bezperada eguna. Iluntzeko 20:30etan Saragiaren igoera eta makailau jana.
- Maiatzak 13, eguena. Asentzio eguna. 11:00etan Meza. Iluntzeko 20:00etan Briska txapelketa eta ondoren txokolatada.
-Maiatzak 14, barikua. 22.00etan KONTZERTUAK. Jake Mate, Des-kontrol eta Joxpa (erromerixe). Ondoren kantzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.
- Maiatzak 15, zapatua. Isidro deuna. 12:00etan Meza. Ondoren hamaiketako herrikoia. 18:00etan umeen jolasak. 19:00etan Mus txapelketa. Ostean sardinada.
- Maiatzak 16, domeka. 11:00etan Meza. Ondoren herriko dantza taldea. 12:00etan VI. txakolin eguna. 14:30etan Herri bazkaria. Ostean Bide batez erromerixe.
- Maiatzak 23 domeka. III. Ajangizko Mugetatik. Irteera Mendietako plazan, Ibilbide luzea 9:00 / Ibilbide laburra, 10:00 (Izena emoteko 8:30etan).
2008/2009 YOGA eta ERLAJAZIO ikastaroa hasia dogu.
Beste urte batzuetanlez 2008/09 YOGA eta ERLAJAZIO ikastaroa pasa den urrian hasi zen. Ikastaroaren helburua estresaren aurkako teknikak ikastea da. Urrian hasi eta datorren urteko maiatzerarte, astean egun bitan (martitzenetan eta eguenetan) arratsaldeko 6tatik 7ta erdietararte, Kultur Etxean egiten da. Apuntatu ahal dira bai herrikoak edo beste inguruko herri batzuetakoak. Kurtso osoko kuotak, hauxek dira: herrikoak 80,00 € eta herrikoak ez direnak 84,00 €. Taldea txikia danez, giro lasai sortzen da, gai hau lantzeko apraposa.
Ajangizko Kultur Arloak, 14 urtetik gorakoentzat Euskal Dantza ikastaroa prestatu dau.
Udalak, urteetan zehar , Umeen Euskal Dantza ikastaroetan parte hartzen ari da, eta partehartzaileen familiek erakutzitako interesari erantzunez, 14 urtetik gorakoentzat Euskal Dantza ikastaroa antolatzeko ideia sortu zen. Ikastaroa DOHAINIK izango da, eta ekitaldiak hilean behin egindo dira, hileko 3. barikuetan, ordu berdinean. Ikastaroaren lehenengo eguna pasa dan urriaren 19an izan zan, barikua, arratsaldeko 19:30etan Mendietako plazan bildu ziren. Hurrengo eguna azaroaren 23an izango da.
"Ajangizko Udalak, Busturialdeko esku pelota eskolaren proposamenari esker, Pilota partiduak antolatu ditu.
Pasa den urriaren 21ean, domekea, Ajangizko Mendietako frontoian, Busturialdeko esku pilotaren proposamenari esker, Udalak ,pilota txapelketa antolatu eban. Partiduak goizeko 9:45 etan hasi ziren eta 14:30arte iraun eben. Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Busturia, Lekeitio, Iurreta, Munitibar, Markina eta Bermeoko pilota eskolatako pilotari gazteak parte hartu eben.
Abade-Etxearen konponketa lanak aurrera doaz.
Abadetxe ingurunearen urbanizazinoa lanak egin ondoren, Abadetxearen eraikinaren barrualde konponketa lanen lehengo faseko lanak burutu ziren. Aurtengo azken sei hilabeteetan Abadetxearen barrukalde konponketa lanen bigarren fasea egiten dabiz.

Antzosolo-Mentzeta bidearen atontze lanak.
Antzosolo-Mentzeta bidearen atontze lanen proiektoa aurrera doa. Proeiktu hau fase bitan egiteko prestatu dau. Beraz 1. fasearen lanak hasita dagoz, eta exekuzio lanak urriaren azkenetarako hasteko asmotan gabiz.
Bide barria lehengoa baino nahiko zabalagoa da, hiru metroko zabaleratik bost metrotara pasatuko da.
Lanak egiteko lurra mugitu behar izan da, eta gero, legarra eta aglomeratu asfaltikoagaz barriro bete. Etorkizunean argiteri publikorako erabiltzeko tuboa sartuta geldituko da.
Zabalagoa izateaz gain, bide barria oinezkoentzat seguruagoa ere izango da , segurtasuna areagotzeko badenak eta abiadura murrizteko seinaleak ere jarrita egongo dira.

<< Aurrekoa | Hurrengoa >>